Kategoria: baraualdi
Gaur abenduaren bata, eguerdiko 12etan Iruñeko San Frantzisko plazan burutu da Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan 3 astez luzatu den AHTren aurkako bararaualdiaren bukaera ekitaldia. Barañaingo Harizti taldearen dantzak zabaldu du ekitaldia. Ondoren, Grislanda Marginaren hitzaldia hasi da, Yolanda Barcina eta bere gobernukideen politika parodiatuz. Segituan, Edurne Elizondo kazetari eta idazleak Juan Gorriti artistak eginiko “Lurmalko” lekukoarekin batera doan bere idazkia irakurri du. Ondoren, aurresku bat dantzatu da baraugileen omenez. Horren segidan, baraugiletako batek hitz egin du bestee...