Kategoria: bankuak
ZEITGEIST eta ZEITGEIST ADDENDUM pelikulak ikusi ditut. Filme benetan potenteak, biak oso onak, ikusi beharrekoak.
Denok erabiltzen dugu dirua egunerokoan, etxeko txikienek ere, betiere oso oso txikiak ez badira. Badakigu zertarako balio duen diruak, produktuak erosteko. Produktu batzuek beste batzuek baino gehiago balio dute, eta beraz, diru gehiago behar izaten dugu beroiek erosi ahal izateko. Baina, zer da dirua? Nondik ateratzen da? Nork ezartzen du produktuen balio? Hemen duzue nahiko azalpen interesgarriak ematen dituen bideo bat, merezi du ikustea, benetan.