Kategoria: balentziaga
Atzo Eusko Legebiltzarrean ikusitakoak agerian utzi du agortua dagoela indarrean dagoen kultur eredua, eta bere kudeaketa. Museo handien aldeko apustua izan da nagusi azken urteotan. Azpiegitura handienen alde. Urte gutian ikusi dugu hegoaldean zenbat eraikin-ikur altxatu diren: Euskalduna, Kursaal, Artium, Guggenheim, Baluarte, Huarte... eta bidean den Balentziaga. Horietako gehienek, publikoaren aldetik arrakastatsu izanagatik ere, ez diote aparteko ekarpenik egin Euskal Herriko kulturgintzari. Aitzitik, sortzaileen aldeko apustua egin beharrean, dirutza ikaragarriak xahutzen dira urtero ...