Kategoria: azurmendi
Aurrekoan Mari Jose Azurmendiri elkarrizketa egin zioten Argian . Banuen gogoa hona igotzeko hango zenbait pasarte, baina oso lanpetua ibili naiz eta blogari ezin izan diot eman behar zuen denbora. Baina inoiz ez da berandu, ezta? Hona hemen pasarte batzuk: Horregatik da aski hamar laguneko talde batean erdaldun bakarra egotea erdaraz aritzeko? Hori oso gogorra da. Nola egin horri aurre? Psikolinguistikoki, gure ikerketa enpiriko gehienetan euskaraz jarduteko hautua egiteko, ezagutza maila altua behar dela ondorioztatzen da. Horrek bi norabideetan balio du. Alegia, euskara erabili gabe ezi...