Azatzen bidean jarraitzen dut. Oraingoan ikus-entzunezkoen arlora egingo dut kukutxoa. Eta sarean, modu kolaboratiboan, dagoen ekimena ekarri dut: azpitituluak.Filmak eta telesailak euskaratu, azpitituluen bidez. Momentu honetan 54 film daude. Eta 3 telesailetako hainbat kapitulu. Eta beste hainbat film osatu barik. Ekimen xumea da oraindik, baina denen artean lagundu dezakegu horretan, ezta?Aurreko azatzak:- Azatzak 1: 111 akademia- Azatzak 2: Eztena fanzinea- Azatzak 3: Korrika kulturala- Azatzak 4: Armiarma.com


momentuz zoritxarrez ia dena erdaretan igo beharrean aurkitzen naiz, baina elurnetekoek zutagu sare soziala garatu dute, sare sozial honen gakoetako bat elkarlana bultzatzea da, ta ideia horri loturik, azpitituluak euskaratzeko talde hau sortu da. behin hau esanda, kolaboratzera animatzen zaituztet, denon artean polittagoa izateaz gain hobea izango baita egindako lana.


Azken iruzkinak