Kategoria: autobia
Iritsi berria naiz bretoien lurraldetik. Hamar bat egun eman ditugu neskalagunak eta biok Frantziak okupatzen duen estaturik gabeko nazio horretan. Okupazio horretxek egiten gaitu konplize, hein batean behintzat, bretoiak eta euskaldunok, eta, egia esanda, horrexegatik hautatu dugu Bretainia aurtengo gure oporralditxorako. Adurretik behera sartzean, jada Euskal Herrian sartzen ari ginela sumatu dugu. Iparraldean gelditu ez bagara ere, bide-seinaleek adierazi digute, herrien izenak euskaraz ere adierazita, Euskal Herrian sartuak ginela. Frantziaren eta Espainiaren arteko muga inposatua ...