Kategoria: atenas
Nagore Irazustabarrena, ARGIA, 2009-X-04Atenas, K.a. IV. mendea. Agnodize jaio zen goi mailako familia baten baitan. Txikitatik garbi eduki zuen mediku izan nahi zuela, baina Atenasko emakumezkoek, esklaboek bezalaxe, debekatua zuten medikuntza ikastea. Bere asmoei eutsiz, dirudienez aitaren onespena lortu zuen; ilea moztu, gizonezkoen arropak jantzi eta emakumea zela ezkutatuz Herofilo mediku ezagunaren ikasle bihurtu zen. Hasieratik diziplina berri batek piztu zuen emakume mozorrotuaren interesa: ginekologiak. Hala, azterketak ederki gainditu zituen eta ginekologo moduan hasi zen. ...
Nagore Irazustabarrena Grezia, K.a. XV. mendea. Atenasko errege izango zen Teseo jaio zen. Etra amarekin pasa zuen haurtzaroa Trecen hirian. 16 urterekin esan zion amak Egeo Atenasko erregea aita zuela; aita lurtarra behintzat, urte batzuk geroago, Kretara bidean, itsasoko jainko Poseidonek bere semea zela jakinaraziko baitzion. Atenasera abiatu zen orduan Teseo gaztea. Bidean, besteak beste, Perifetes eta Sinis gaizkileak hil zituen. Bigarrenaren alabarekin amodio istorioa izan eta gero, Atenasera iritsi eta Medea aitaren emaztearekin hainbat tirabira izan ondoren, erregeak oinord...
Nagore Irazustabarrena Sirakusa (Sizilia), K.a. 413. Atenastarrak beren itsas inperioa zabaltzen ari ziren eta hurrengo helburua Espartaren aliatu Sirakusa zen. Helburu gaitza zen, batetik Sizilia Greziatik urrun dagoelako, eta bestetik Atenasen soldadu asko behar zirelako, espartarrek hiria hainbatetan setiatu ondoren presioa handia baitzen. Ez zirudien unerik aproposena. Hainbat historialarik, besteak beste Tuzididesek, planifikazio geopolitiko eskas horri egotzi izan diote Atenasen loraldiaren amaiera. Beste batzuen ustez berriz, atenastarren porrota Delfoseko astrologoen erru...