Kategoria: ateko
Atez-ateko zabor bilketa Atez ateko zabor bilketa edo atez ateko bilketa (AAB) etxebizitzetako hondakinak biltzeko sistema bat da, bilketa etxebizitzaz etxebizitza eginez hondakin organikoa, papera, plastikoa eta bestelako materialak gaika biltzen dituena, gero birzikla daitezen. Atez ateko bilketak eztabaida politiko bizia sortu du Gipuzkoan. San Marko zabortegiaren itxierak zaborrak isurtzeko arazo larria ekarri zuen eta alternatiba gisa, erakunde eta alderdi politiko zenbaitek Zubietako lurretan kokatu beharreko zaborren erra...