Hondakinak

unaiusabiaga 1456153451300 Unai Usabiaga | 2012-10-26 09:05
1

Atez-ateko zabor bilketa

Atez ateko zabor bilketa edo atez ateko bilketa (AAB) etxebizitzetako hondakinak biltzeko sistema bat da, bilketa etxebizitzaz etxebizitza eginez hondakin organikoa, papera, plastikoa eta bestelako materialak gaika biltzen dituena, gero birzikla daitezen.

Atez ateko bilketak eztabaida politiko bizia sortu du Gipuzkoan. San Marko zabortegiaren itxierak zaborrak isurtzeko arazo larria ekarri zuen eta alternatiba gisa, erakunde eta alderdi politiko zenbaitek Zubietako lurretan kokatu beharreko zaborren erraustegi baterako plana eta proiektua abiarazi zuten.


Sistemaren abantailak

Osasunari dagokionean, atez ate proiektu berriarekin, ez dira osasunerako kaltegarriak diren zabortegirik erabiltzen. Gainera zaborrak ez du usainik eta metanorik sortzen, zabortegietan egingo lukeen bezala.

Erosoa da, etxetik mugitu behar ez delako zaborra uzteko eta ez dira zaborra bereizteko zaborrontziak bilatu behar, asteko egun bakoitzean, etxeko atarian bilduko baita zabor mota bat.

Sistemaren desabantailak

Gipuzkoa horrelako sistema bat ezartzeko prest egon ez arren, aipatutako hiru herrietako udal gobernuek proiektuarekin aurrera egitea erabaki zuten. Ondorioz, sistema ezarri zenetik sortutako zaborraren zati handi bat iparraldera eraman behar izan da, eta horrek gainkostu ekonomiko izugarria ekarri du. Iparraldera eraman den zabor horrek, noski, erraustegi batean bukatu du.

Edurne

Edurne 2012-10-30 14:55 #1

Gaia zuk sakondun behar duzu kopiaketa egin beharrean.<br />


Utzi iruzkina: