Kategoria: atariko_proba
Gaur goizean, EGA azterketa izan du iloba Xabik. Zorioneko EGA, bai, nik neuk orain hogei bat urte egin nuen azterketa bera, edo haren berdina, izenez behintzat. Euskararen Gaitasun Agiria esan nahi omen dute EGA siglek. Esan eta izan, hori jada beste kontu bat da. Ilobak hamasei urte baino ez dituenez, eta beraren gurasoak gaur lanean direnez, neuk hartu dut azterketara eraman eta etxera bueltan ekartzeko ardura. Eta halaxe egin dut. Zorionekoa neu, ia asteburu guztiak libre izaten ditudan hau. Joaneko bidaian ez dugu azterketaz hitz egin. Urduri ote zegoe...