Kategoria: astrabudua
1969. urtean Erandion izandako gertakarien urteurrena LABek eta Ahaztuak elkarteak prentsaurreko bateratua eskainiko dute bihar Bilbon, 1969. urtean Erandion izandako gertakarien urteurrena dela eta elkarlanean prestatzen ari diren ekimenen berri emateko. Erandioko herriak 40 urte daramatza kutsaduraren aurkako borrokan. 1969ko urrian hainbat herri mobilizazio izan ziren bertan, langileek eurek bultzatuta. Borroka hura euskal ekologismoaren hasiera izan zela esaten da, eta gainera, memoria historikoan ere aztarna nabarmena utzi du, mobilizazio haietako batean hainbat eta hainbat lagun zaur...