Iepa! Pasadan ostiralean Euskarako irakaslea ez zenez etorri laburmetrai bat egiteko aukera izan genuen. Oso denbora gutxi izan genuen, beraz, korrika eta presaka gidoitxo bat asmatu, storyboarda egin eta grabatzen hasi ginen. Ondoren editatu egin genuen eta musika pixkatekin alaitu. Izenburua laburmetraiarekin bat dator, izan ere, bertan egun txar batean pasa daitezkeen ekintza multzo bat ageri dira betiere umore kutsu batekin. Ea gustatzen zaizuen! Egileak: Amaia Txintxurreta, Leire Barturen, Vanessa Martin, Estibaliz Ariz, Leire Palacios, Paula Besga eta Ane urkiola.


Azken iruzkinak