Sortarekin jarraituta jarraian Erriberan ateratako graffiti gehiago. Oraingo honetan "museotik" Zorrotzaurrerantz daudenak bildu ditugu. Horien artean ziuraski Deustun aurkituko dugun graffitirik luzeena ikusi daiteke. Benetan luzea! Gero Donepetri plazaren inguruan eta Iharra frontoian ikus ditzakegun beste batzuk sartu ditugu laugarren bilduma honetan. Sartu eta gozatu!

Hona inguruak koloreztatzen dizkiguten graffitien beste sorta eder bat. Blogera ekarri duguna Zorrotzaurreko puntan zegoen ibaira begira. Zegoen diogu ze baten batek "zahartzat" edo "zikintzat" jo eta beste berri bat margoztu du haren gainean. Edo agian beste arrazoi batzuk tarteko egon dira... ez dakigu. Nola edo hala, guri gustatu egiten zitzaigun, eta beraz hementxe du berarentzako leiho berri bat.Bigarren sorta osoa hemen sakatuta.

Berbaizuko lokaletik atera eta hormetara begira hasi ezkero, Ramon y Cajalen artez "inguratuta" gaudela eman dezake askotan. Gero, Ramon y Cajaletik apur bat urrutiratu, eta Deustuko kaleak arte erakustoki ireki bat direla esatea agian gehiegizkoa izango da, baina segun eta non begiratzen dugun, artelan apartak daudela ohartuko gara. Adibidez Euskaldunapeko skate parkean edo Erriberako hormetan. Hementxe aurkitu ditugunetatik lehen sorta.Hauxe gehien gustatu zaigunetako bat. Ramon y Cajalen gure lokaletik Arangoitiranzko ezker espaloian erdi ezkutuan ageri da. Bikaina benetan.

Azken iruzkinak