Festaren aitzakiarekin neguko arropa salgai jarri eta arrakasta ikaragarria eduki genuen.Ea ba labetik atera berri dugun udako arropa (umeentzako, emakumeentzako eta gizonezkoentzako modelo bana) ere gustatzen zaizuen.  Irudietako horiez gain, eskoletara kamiseta zuri-gorrien ale solte batzuk bidali ditugu. Ale gutxi horiek ditugu eta ezin dugu besterik eskatu; beraz, gustuko badituzue, azkar ibili... Eskolaren izenean arroparen eskaera egiteko orria formatu digitalean eduki nahi baduzu, sakatu HEMEN. Eskabideak hona bidali:Nekane Zaldua (piperenea@ya.com, 943367142)


Eskola txikien 2007ko festarako atera dugun neguko arropak arrakasta itzela izan du.Umeentzako kamiseta luzea eta txalekoa atera ditugu eta helduentzako kremaileradun 2 sudadera. Hemen dituzu ikusgai: Guztira 700dik gora ale banatu ditugu Gipuzkoako eskola txikietan. Mila esker denoi!Aurki aterako ditugu udako kamisetak, izango duzue gure berri...


Kaixo.Neguko arropa salgai jarri dugu eta arroparen zenbait ale zuen ikastetxean dituzue.Arroparekin batera 3 inprimaki helarazi dizkizuegu eta formatu digitalean behar badituzue, hemen dauzkazue:Arduradunentzako oharra: hemen Gurasoentzako oharra: hemen Eskaera orria: hemen Lehen 2 dokumentuak "jaitsi" nahi izanez gero, lotura horietako bakoitzean sartu eta gero, sakatu "File" eta gero "Save as Word"; Word dokumentua irekiko dizue.Eskaera orria "jaitsi" nahi izanez gero, lotura horretan sartu eta gero, sakatu "File" eta gero "Export" eta ".xls"; Excel orri bat irekiko dizue. Besterik beh...