Arnaut Oihenart (1592-1667) Euskal legelarien katalogo biografikoa jarraitzeko, Oihenart zuberotarra dakargu oraingoan. Prestakuntzaz eta ogibidez legelaria dugu Oihenart, idazle gisa historia, olerkigintza eta paremiologia landu bazituen ere. Baina Euskal Herrietako kondaira aztertzerakoan eta auziak askatzerakoan argi baino argiago ikusiko dugu, historiagilearen lumaren gibelean, abokatuaren burua eta pentsakera, legegizonaren argudioa eta zorroztasuna. Arnaut Oihenart 1592an jaio zen Maulen. Hugonoteek zituzten eskubideengatik protestatzeko Mauleko hiritarrek diputatu hautatu zuten, "Sil...