Kategoria: aposizioak
Zer jan, hura izan esapidea zabal-zabal dabilkigu garai makrobiotikootan. Testugileak erantsiko luke: Zer irakurri, hura hazkurri. Eta egia handia da hori ere.E-book bat izan dut opari Gabonetan; lotsa naiz halakoak aitortzeaz, aski maiseatu baititut lankideak neure nagusitasun teknologiko iritsi berriarekin (i-podik ez duen bakar honen ordaina). Hala ere, aukera bikaina izan da klasikoetako testuak tinta-itxurako pantailan sartzeko eta noranahi eramateko.Hasia naiz ondorioak igartzen, barren, eguneroko lanean. Hara zer aurkitu dudan zuzentzen ari naizen itzulpenean: Kanpoko munduaz dugun o...