Kategoria: alokairua
Halakoan bururatu zitzaidan niri Ainhoari gertatzen zitzaizkion gauza xelebre denak kontatzea. Hurrengo goizean buelta etorri zitzaidan. Sukaldera joan nintzen, erdi lo, zerealak ireki eta nire katilura bota nituen. Zerealen poltsa mahaian utzi nuen, baina ez behar zen bezala, poltsa buelta eman eta zereal guztiak lurrera erori zitzaizkidan. Poltsa lurretik jaso eta ondo jartzen hasi nintzenean mahaian zegoen edalontzi bat ukitu nuen, eta hau lurrera erori zen zati txiki txikitan puskatuz. Alboan Ainhoa eta Ainara nituen, barrez lehertzen. Arratsaldean palomitak egin genituen. Microondaseti...