Kategoria: algo_en_comun
Ziur noizbait filme hontaz hitz egin dizuedala. Nire pelikula kuttunenen artean aurkitzen da (Top 5ean ziur!) eta arrazoi ezberdinak ditut hau argudiatzeko. Lehenik, tonu eta erritmoarekin erabat identifikatua sentitzen naizela. Bigarrenik, musika (aukeratutako kantuak entzun besterik ez duzue). Eta hirugarrenik, zinera bizi hobe batera pasa den gazte-aldizkari baterako kritika idazteko intentzioarekin ikustera joan nintzela (Matraka ederra eman genuen...) eta filme hark ez zidala hasiera batean gehiegi esan. Esan beharrik ez dago, azkenean, filme ikaragarri batekin topatu nintzela. H...