Kategoria: alava
Nafar egunkari guztietan dago gaur berria (Berria, Gara, Diario de Noticias, Diario de Navarra). Nafarroan frackinga debekatuko da !!. Baina oraindik ez dakigu zer esango du Espainako Gobernuak... seguraski oztopatuko du hemengo erabakia. Haustura hidraulikoari ezetz erran dio Nafarroak. Argi eta garbi. Gasa erauzteko teknika hori debekatzen duen legea onartu zuen Nafarroako Parlamentuak atzoko osoko bilkuran. 27 parlamentarik bozkatu zuten alde, eta 23k kontra. UPNk eta PPNk egin zuten testuaren aurka, hain zuzen ere. PPNk hasieratik erakutsitako jarrerari eutsi zion atzoko eztabaidan; UPN...