•Mendi puntan zein den eder •Ikusmira zoragarri •Amaren baitan sartzen naiz •Hemen baitut gozagarri •Handituren aisa duzu •Hemen dugun fruitu gorri •Ta  bizian zabalduko •Ondasun dohatsu hori! • •ALABA SORTU ETA AMA IZAN NAHIA •SORTUZ BIZITZEN DUT HATS HONEN BIZIGAIA • •Maiteño bat maitatu dut •Harengatik negar egin •Irribarre egiten dizut •Bihotz hau alaitu dadin •Mariri deitzen diot nik •Indarberriz poztu nadin •Ta bizia emanen dut •Maite dudan horrengatik.ALABA SORTU ETA AMA IZAN NAHIA •SORTUZ BIZITZEN DUT HATS HONEN BIZIGAIA Xirmi...


Izaro

saras2 1456152651600 berbak dantzan | 2007-09-22 12:24

Izaro deitu diogu eta inoiz gertatu zaidan gauzarik politena bera izan da. Zaila da bizi ditudan sentimenduak deskribatzea. Hitzak erabili nahi ditut baina mutu gelditu naiz. Barrenean halako hormona dantza bat sentitzen dut, gelditzen ez dena. Amazonasetako tribu ikusezin horietako dantzariak direla uste dut. Marra zuriak dituzte margotuta aurpegian; hostoz eginiko tiradun gonak jantzi dituzte; egurrezko belarritako handiak dituzte; halako makila luze bat eskuan.  Ulertzen ez dudan baina zentzua duen koreografietan ari dira. Erdi narrutsik ikusten ditut, pozez zoratzen dantz...


Azken iruzkinak