sortuz bizi naiz

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2012-09-05 20:48

•Mendi puntan zein den eder
•Ikusmira zoragarri
•Amaren baitan sartzen naiz
•Hemen baitut gozagarri
•Handituren aisa duzu
•Hemen dugun fruitu gorri
•Ta  bizian zabalduko
•Ondasun dohatsu hori!
ALABA SORTU ETA AMA IZAN NAHIA
SORTUZ BIZITZEN DUT HATS HONEN BIZIGAIA
•Maiteño bat maitatu dut
•Harengatik negar egin
•Irribarre egiten dizut
•Bihotz hau alaitu dadin
•Mariri deitzen diot nik
•Indarberriz poztu nadin
•Ta bizia emanen dut
•Maite dudan horrengatik.
ALABA SORTU ETA AMA IZAN NAHIA
SORTUZ BIZITZEN DUT HATS HONEN BIZIGAIA
Xirmi-xarma honen bidez
Txistuka diot gorri
Magiaren urritzezko
Makila dut lagungarri
Niretako behar zaitut
Ni izan nadin maitagarri
Emaiteko xarma ugari
Izaiteko liluragarri


Utzi iruzkina: