Kategoria: ahultasuna
Utzi dugun aste hau ez da oso ona izan niretzat, ez. Gauzak ez zaizkit behar bezala atera, baina tira, laster astelehena dator eta espero dut normaltasunera berriz bueltatzea. Zorte txar horrek, nahiko iluna den gai batetaz idaztera bultzarazi nau.Ziur nago guztiok izan duzuela noizbait ahazteko moduko egun edo boladaren bat. Zorte txarraren inguruan ikuspuntu nahiko kontrajarriak bereiz ditzakegu: alde batetik superstiziosoen ikuspegia eta bestetik gauza horietan sinisten ez dutenena. Nik azken talde horrekin bat egiten dut. Ez dut uste gauzak gertatzen direnik munduz haraindiko zerb...