Nork daki

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-11-10 16:49

Utzi dugun aste hau ez da oso ona izan niretzat, ez. Gauzak ez zaizkit behar bezala atera, baina tira, laster astelehena dator eta espero dut normaltasunera berriz bueltatzea. Zorte txar horrek,  nahiko iluna den gai batetaz idaztera bultzarazi nau.
Ziur nago guztiok izan duzuela noizbait ahazteko moduko egun edo boladaren bat.
Zorte txarraren inguruan ikuspuntu nahiko kontrajarriak bereiz ditzakegu: alde batetik superstiziosoen ikuspegia eta bestetik gauza horietan sinisten ez dutenena. Nik azken talde horrekin bat egiten dut. Ez dut uste gauzak gertatzen direnik munduz haraindiko zerbaitek bultzatuta, gauzak gertatu behar direlako gertatzen dira. Izan ere, hasiera batean txarra dirudiena onura bilakatu daiteke denborarekin eta alderantziz. Gizakiok ez dugu patua aldatzeko gaitasunik, ezta "igarle"ek ere. Eta ez dut uste ere, munduz gaindiko ezerk ( mamuak, sorginak, izpirituak...) errealitatean eragina izan dezakeenik. Hala ere, esan behar dizuet, horretan sinisten ez dudan arren, errespetu handia diodala, ziurtatu ezin daitekeen gai baten aurrean aurkitzen garelako.
Ez dakit ohartu zareten jende gehienak gai horren aurkako jarrera azaltzen duela, baina aldiz, gure gizartean oso errotuak dauden superstizio ugari daudela. Ez al da hori kontraesan bat?
Hemen horietako batzuk izendatuko ditut eta horien inguruan hausnartzera gonbidatzen zaituztet:
- 13 zenbakiak zorte txarra dakarrela
- Atzamarrak gurutzatzea zorte ona dakarrela uste izatea
- Katu beltzek zorte txarra dakartela pentsatzea
- Horoskopoa irakurtzea
- Begizkoari buruz esaten direnak sinistea
...
Horretaz gain zorte ona erakartzeko amuletoak... daude.
Horiek guztiak aski esagunak dira eta erabat gizarteratuak daude. Berriro ere, gizakiaren ahultasuna agerian geratzen da; gizakiok gertaerei zentzua emateko beharra dugu eta horregaitik zenbaitetan honako jarrerak hartzen ditugu.

Zuek zer uste duzue, munduz gaindiko indarrek eragina izan dezaketela ala ez?  Zuen  iritzia ezagutzea gustatuko litzaiguke!!!

      


Utzi iruzkina: