Kategoria: agerraldia
Argiako lagunek honako bideo hau landu dute agerraldiaren berri emateko:
Otsailaren 1eko editorial bateratuari segida emateko, 2011ko otsailaren 15ean agerraldi bateratua egin dugu Donostian euskarazko hedabideok. Bertan, honako testu hau irakurri du Topagunearen Zuzendari Jasone Mendizabalek, sektorearen berri eman eta aldarrikapenak aurkezteko asmoz: Egunon, eta eskerrik asko agerraldi honetara etorri zareten guztioi. Gaur, hemen, euskarazko hedabide ez publikoetako ordezkaritza oso zabala elkartu gara, elkarrekin partekatu dugun gogoetaren berri eman, eta batera egin asmo dugun bidearen berri emateko gizartearen aurrean. Hemen, mahaian, hedabide hor...