Oraingoan hitz jolas bat proposatzen dizuegu, gen aurkituko duzue. Gure eskualdea hobeto ezagutzeko, ipuin labur bat irakurtzeko aukera duzue. "Abaurrepeko Iruilea" Artsez iruiten ari zela emazteki bat karrikara atra ze. Ez itzultzen. Gan ziren lagunak berantetsirik garen bila atra zire. Umanzondo deitzen den erreka bateraino gola elegatu zire. Gan etzute ez haririk ez ardaizik ez iruilerik ikusten ta gala ezkondu zute eilalamiak ermanzuela.        


Iñaki Camino filologoa gen izanen da bihar, otsailak 9, arratsaldeko 7etan Garraldako Etxabarrengoa Elkartean. Aezkerari buruz elekatuko du Iñakik. Lehengo astean Behe Nafarroako uskaraz solastu zuen eta aho bete hortz utzi gintuen, biharkoan ere adi-adi entzunen diogu eskualdeko euskaltzaleok


Azken iruzkinak