Batez ere, negu gordinean, ezta? Ba janzteko aukera paregabea jarri dute Topaguneak eta AEDk guztion eskura. 90ko hamarkadan Arrasate aldean kaleratu zen Jazten aldizkari osoa digitalizatu eta interneten jarri dute. Soziolinguistikari buruz Euskal Herrian argitalpen gutxi egon dira (Bat aldizkaria kenduta) eta merezi du horiek guztiak irakurtzea eta birpasatzea.Euren leloa neure eginez, Jazten, biziko bagara jantzi beharra daukagulako. Jazten aldizkaria osorik.


AEDk argitara emandako ikerketa ari naiz irakurtzen. Eta transmisioari buruzko ondorio batzuk deigarriak egin eta hona ekartzea erabaki dut. Arrasaten euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreei buruzkoa da ikerketa.Hona aipuok:Euskararen ezagupena nagusiki transmisio kulturalean oinarritzen denean, erregistro informalean euskara modu natural, eroso eta adierazgarrian erabiltzeko oztopoak izaten dira.Euskararen transmisio prozesu naturala (familiakoa) eta kulturala (irakaskuntzakoa) nahastu izanaren ondorioz, ez bata ez bestea ez dira behar bezala menperatzen.Adin txikiko seme-alabek...


Adi, palindromozaleak eta berbajale oro: Arrasateko AED elkarteak "euskarazko palindromo lehiaketa" deitu du. Lanak e-mailez bidali beharko dira aed@aedelkartea.com helbidera otsailaren 11ra bitartean.Hasiera emateko edo, palindromo tailer bat emango dut Arrasateko Kulturateko areto nagusian, bihar, abenduaren 28a, arratsaldeko 18:30ean.Eragin arkatzei!Egunotan bada beste lehiaketa palindromiko bat, REVER mugimenduak bultzatua, gazteleraz: Mikroipuin palindromiko lehiaketa. Egin klik irudian informazio gehiagorako:


Arrasateko AED euskara elkarteak jardunaldiak antolatu ditu bere 25. urtemugaren karietara. Bide batez, zorionak AEDkoei emaniko sariagatik.Abenduaren 19an GARAIA Berrikuntza gunean EGITARAUA:Goizeko 9etan harrera.Ondoren:    - Carme Junyent      Kataluniako "Grup d'Estudi de Llengües Amenaçades"ko Lehendakaria     "La nova diversitat, una oportunitat per les llengües minoritzadas"     (Aniztasun verria, hizkuntza gutxituendako aukera berria)    - Tomas Wicherkierwicz   &n...


Azken iruzkinak