Kategoria: aditua
Behin baino gehiagotan esan dut soziolinguistika jendartea eraldatzeko zientzia gisa ulertzen dudala. Esan izan dut niri berez ez zaidala interesatzen hizkuntzen eboluzioa jendartean, hizkuntza txikiei une eta gune gehiago emateko ez bada. Eta, horregatik, ezin dugu ahaztu ezagutza adituak duen boterea. Ezagutza adituak botere sinboliko handia du zenbait kasutan. Eta, beraz, ezagutza hori erabili behar da aurreiritziak deseraikitzeko. Eta, era berean, ezagutza hori itzuli egin behar zaio jendarteari, modu dibulgatiboan eta, ahal den neurrian, denen eskura egongo den formatu batean....