Kategoria: adina
Pentsatzen jarrita... adinean aurrera joatea erabili behar dugun ukendu kopuruaren arabera neur daiteke. Behin berrogeiak aspaldi atzean utzita, izugarri hazten da gorputzean sakabanatu beharreko krema multzoa: ukondoetako erroitzetarako baltsamoa, eskuetako arrakaletarako ukendu norvegiarra, buruko soilgunea babesteko gantzua... Eta gaitzerdi, ez badugu erabili behar ixilean sufritzeari uzteko beste hura.Adinarekin pitzatu egiten garela, alegia. Eta zentzu baten baino gehiagotan, gainera. To, asteazken ganorabakoa!
Hasi dira aipatzen langileok jubilatzeko adina atzeratzeko kontua. 2025 urterako 67 urtetan jarri nahi omen dute.Aspaldi hasia nintzen ni lagunei aipatzen, gu izango garela kaltetuenak jubilazioaren kontuarekin, eta nik aurreikusten nuela 68-70 urterekin jubilatuko ginela, oso diru gutxirekin, eta bidaiak eta benidorrera joateko aukera txikiarekin. Beraiek, ezetz, 60rekin jubilatuko direla eta ongi bizi nahi dutela.- Bai, nik ere ongi bizi nahi dut, baina uste dut ez digutela horretarako aukerarik emango!Ezetz esaten zidaten beraiek, baina ez nenbilen oso urruti. Ikaragarrizko "inbidiarekin...