Hasi dira aipatzen langileok jubilatzeko adina atzeratzeko kontua. 2025 urterako 67 urtetan jarri nahi omen dute.Aspaldi hasia nintzen ni lagunei aipatzen, gu izango garela kaltetuenak jubilazioaren kontuarekin, eta nik aurreikusten nuela 68-70 urterekin jubilatuko ginela, oso diru gutxirekin, eta bidaiak eta benidorrera joateko aukera txikiarekin. Beraiek, ezetz, 60rekin jubilatuko direla eta ongi bizi nahi dutela.- Bai, nik ere ongi bizi nahi dut, baina uste dut ez digutela horretarako aukerarik emango!Ezetz esaten zidaten beraiek, baina ez nenbilen oso urruti. Ikaragarrizko "inbidiarekin...
Ez da lehenengo aldia bloga sortzen dudana, baina zaila egiten zaidana da edukia eta bizia ematea.Ez dut nire txip aldaketa egin. Eta ohitu behar dut nire burutazioak, gomendioak, gustuko edo "disgustatzen" nauten gauzak.Ea lortzen dudan.Ikusiko duzuen moduan, izenburua ere Ahal Dudanean jarri diot. Beraz, ahal dudanean egingo dut.