Gu jubilatzeako!!!
Hasi dira aipatzen langileok jubilatzeko adina atzeratzeko kontua. 2025 urterako 67 urtetan jarri nahi omen dute.
Aspaldi hasia nintzen ni lagunei aipatzen, gu izango garela kaltetuenak jubilazioaren kontuarekin, eta nik aurreikusten nuela 68-70 urterekin jubilatuko ginela, oso diru gutxirekin, eta bidaiak eta benidorrera joateko aukera txikiarekin. Beraiek, ezetz, 60rekin jubilatuko direla eta ongi bizi nahi dutela.
- Bai, nik ere ongi bizi nahi dut, baina uste dut ez digutela horretarako aukerarik emango!
Ezetz esaten zidaten beraiek, baina ez nenbilen oso urruti. Ikaragarrizko "inbidiarekin" ikusten ditugu 55 urterekin erretiratu diren bankako langileak. Ederki bizi dira gero! Patrikan bizitzeko adina diru! bidaiatzeko eta disfrutatzeko aukera paregabeak, eta kristoren bizi kalitatea.
Guk, ordea, orain 40 urte inguru ditugunok. Urte mordoa pasa ditugu kotitzatzen, eta horrela jarraituko dugu beste 25-30 urtetan, eta gu erretiratzen garenean berriz, jende gutxik kotizatuko du eta huskeri bat kobratuko dugu, eta bidaiak eta bestelakoetarako dirurik ez da egongo.
Ni prest nago, orain 10 bat urtez jubilatzeko, eta ondoren hil arte lana egiteko! Orain gozatu nahiko nuke nire denbora.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: