Kategoria: adierazpen_askatasuna
Irudi batek, mila hitzek baino gehiago balio omen du. Edozein motatako zentsuraren kontra, adierazpen askatasunaren alde... Askeak izan behar dugulako, betiere gainontzekoen askatasuna murrizten ez dugularik. Gure kabuz pentsatu behar dugulako, inolako muga ezarririk gabe. Ez dugu gu kontrolatzerik nahi, ez dugu zer esan behar dugun inork agintzerik nahi. Geu gara geure buruaren jabe bakarrak, edo hala izan beharko luke behintzat. Sapere aude! Ausartu pentsatzera! Esatera, oihukatzera, aldarrikatzera... ausartu zaitez askea izatera! STOP KONTROL!
Berriak dakarrenez, Oleguer futbolariari publizitate-kontratua eten dio Kelme enpresak, eta elkartasun kanpaina abirazi dute interneten, Kelmeri salaketa mezua ("Uste dut adierazpen askatasuna urratu duzuela. Bezero bat galdu duzue."). Dagoeneko 11.000 baino gehiago igorri dugu mezua, eta hainbat elkartek nahiz erakundek ere babesa adierazi diote jokalariari.Argitxo dago batzuek ez dutela nahi kirolariek, ospetsuek, gizartearen ikusmiran diren horiek gizarte gatazketan parte hartzerik; mututa jarrai dezaten gura dute agintea dutenek. Honela, jendeok geure arreta egunerokoan geur...