Oleguerrekin elkartasuna!
Berriak dakarrenez, Oleguer futbolariari publizitate-kontratua eten dio Kelme enpresak, eta elkartasun kanpaina abirazi dute interneten, Kelmeri salaketa mezua ("Uste dut adierazpen askatasuna urratu duzuela. Bezero bat galdu duzue."). Dagoeneko 11.000 baino gehiago igorri dugu mezua, eta hainbat elkartek nahiz erakundek ere babesa adierazi diote jokalariari.
Argitxo dago batzuek ez dutela nahi kirolariek, ospetsuek,
gizartearen ikusmiran diren horiek gizarte gatazketan parte hartzerik;
mututa jarrai dezaten gura dute agintea dutenek. Honela, jendeok geure
arreta egunerokoan geure benetako bizitzan eragiten duten arazoei
arreta eman ez diezaigun sustatzen dute.
Honexegatik Oleguerren ausardia oso txalogarria iruditu zait. Eliteko kirolarien
topikozalekeriaz eta gizartearen arazoez axolagabekeriaz (edo engaiatu
nahi ezaz) nekatuta samar nengoen honezkero. Neuk ez dut bakarrik utziko, eta neure ahalaren neurriko babesa eman nahi diot.
Bestetik,
adierazpen askatasunaren aurkako eraso berria ezezik, Espainia aldeko
sektore zabalek Euskal Herriari (eta Catalunyari ere) loturiko gaietan
duten herra,
irrazionalitate eta errespeto ezaren erakusgarri ere bada. Ez dakit
Kelme enpresa halako herra, irrazionalitate eta errespeto ezaz
kutsatuta dagoen, edo "soilik" beldur den bere irudia "kalteturik"
suertatu den Espainiako jende askoren begietara, halako "terrorista"
bati bere ikurra janztea utzita. Espainian reakzionarismoaren
indarraren ondorioa da, zelan edo halan.
Banago,
herritarrok, arazo politiko eta sozialak era razional, errespetotsu eta
gizabidezkoan konpondu nahi ditugunok, gehiengoa (askotan ixila) garenok beste aukera bat dugula geure
jarrera erakusteko, geure ahotsa (idatziz bada ere) ozentzeko, dagokigun ardurari heltzeko.
Geure esku dago. Ahal dugu. Merezi du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: