Kategoria: abadeak
70 urte baino gehiago igaro behar izan dira Bilboko, Donostiako eta Gasteizko elizbarrutiek frankismoak hildako abade eta erlijiosoei aitorpen publikoa emateko. Gaur goizean entzun dudanez, datorren hilaren 11n, larunbata, hileta meza egingo diete 14 elizgizonoi. Kontuan izan behar da bere garaian ez zutela hileta publikorik izan: hil zituztenean nola edo hala ehortzi zituzten eta beraien senideek ere ez zuten 40 urteko "nazionalkatolizismoan" euren familiako abadeak ohoratzeko aukerarik ere izan.Orain dela gutxi irakurria dut nire herrikide Alberto Onaindiak (Markina, 1902 - Donibane Lohit...