Lehenengo bi egunetan gure buruari begira ibili bagara ere, Txapan ere badakigu lehiotik begiratzen. Nahiz eta inguruan dagoen irrati beteranoena izan, Arrasaten eta Urretxun ere badira irrati libreak, gazteagoak, baina indarrez eta gogoz beteak. Asteazkenean, Itxungi Irratiko (Arrasate) eta Kkinzonako (Urretxu) partaideekin elkarrizketa bat izan genuen entzungai. Asteartean 80. hamarkadan irrati libreek zein zentzu zuten kontatzen ibili baginen, Asteazkenean aurrera doan mende berri honetan irrati libre bat sortzeak duen zentzuari buruz aritu ginen hizketan. Gainera, nahiz eta errealitate ...


Asteartean hemen izan genituen irratiaren lehen urteetako partaide batzuk, beraiekin solasaldi ederra egiteko aukera edukiz. Bertan izan ziren Jesus eta Joxe hasierako gora beherei buruz hizketan, zergatik sortu zen, noiz, non, anekdotak,... Oroitzapenez betetako irratsaioa, orain dela 25 urteko kontuak entzuteko. Hura bizi ez genuenentzat garai hartako giroaz kutsatzeko aukera paregabea. Click To Play


Hasiak gara jada 25 urteaurreneko ekintzekin, nola hasi gainera! Lehenego irratsaio berezian programazioa aurkeztea genuen helburutzat eta hori bakarrik ez, beste hainbat gauzetaz ere hitz egin dugu: zer izan den guretzat irratia, nola egiten ditugun irratsaioak, urte hauetan ikusi ditugun aldaketak... Gure burua nolabait biluztu dugu aurkezpen honetan, kutsu serioa eta umorea neurri berdinean uztartuz eta dexente hitz eginaz (baita gure ahots instituzionala den Iñigok ere, jejeje). Baina ez dizugu guztia kontatuko, zuk ere zerbait egin beharko duzu gehiago jakin nahi izanez gero. Gauza gut...


Azken iruzkinak