25 urteaurreneko ekintzak: Programazioaren aurkezpena
Hasiak gara jada 25 urteaurreneko ekintzekin, nola hasi gainera! Lehenego irratsaio berezian programazioa aurkeztea genuen helburutzat eta hori bakarrik ez, beste hainbat gauzetaz ere hitz egin dugu: zer izan den guretzat irratia, nola egiten ditugun irratsaioak, urte hauetan ikusi ditugun aldaketak... Gure burua nolabait biluztu dugu aurkezpen honetan, kutsu serioa eta umorea neurri berdinean uztartuz eta dexente hitz eginaz (baita gure ahots instituzionala den Iñigok ere, jejeje).
Baina ez dizugu guztia kontatuko, zuk ere zerbait egin beharko duzu gehiago jakin nahi izanez gero. Gauza gutxi, egia esan, entzutea besterik ez dizugu eskatuko, ohi bezala.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: