25 urteaurreneko ekintzak: Inguruko irratiekin elkarrizketa

txapa 1456153218942 txapabloga | 2009-11-19 16:03

Lehenengo bi egunetan gure buruari begira ibili bagara ere, Txapan ere badakigu lehiotik begiratzen. Nahiz eta inguruan dagoen irrati beteranoena izan, Arrasaten eta Urretxun ere badira irrati libreak, gazteagoak, baina indarrez eta gogoz beteak. Asteazkenean, Itxungi Irratiko (Arrasate) eta Kkinzonako (Urretxu) partaideekin elkarrizketa bat izan genuen entzungai. Asteartean 80. hamarkadan irrati libreek zein zentzu zuten kontatzen ibili baginen, Asteazkenean aurrera doan mende berri honetan irrati libre bat sortzeak duen zentzuari buruz aritu ginen hizketan. Gainera, nahiz eta errealitate baten eta bestearen artean 25 urte pasatu diren, gauzak hain desberdinak ere ez direla konturatu ginen, arlo teknikoa aldatu da, baina pertsonen komunikatzeko gogoak oraindik ere bizirik dirau!!



Utzi iruzkina: