AUMATEGI (Barrundia)

Barrundiako alternatiba

ADMINISTRAZIO BATZORDEETARAKO HAUTESKUNDEETAN ETA KONTZEJUETAKO EGUNEROKO LANEAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU.   Ezker Abertzaleak Arabako herrietako bizilagun guztiak azaroaren 29an ospatuko diren Administrazio Batzordeetarako hauteskundeetan parte hartzera animatu nahi ditu, eta bereziki Kontzejuetan egunero lanean jarraitu dezaten animatu ere.   Guztiei helarazten dizuegu gonbitea, ideologietatik harago, herritarrena izan behar delako Kontzejuen eremua eta ez beste inorena. Betidanik defendatu du Ezker Abertzaleak alderdi politikoek ez dutela lekurik ez Administrazio Ba...


  ZEIN DA BARRUNDIAN NAHI DUGUN HERRI EREDUA   Urbanizazio berriak eraikitzea egokia litzatekeen edo ez,  eta gure herrien hazkundeari buruz Udalbatzan eztabaidatu den bakoitzean, Barrundiako Ezker Abertzaleak etengabe adierazi izan du neurrigabe ematen ari den hazkundea geldiarazi behar dela. “SAUR” (gaztelaniazko Suelos Aptos para Urbano Residencial) izenez ezagutzen diren Bizitegietarako Lur Hiritargarriak bezala proiektatzen diren urbanizazioak ere hirigintza planteamendutik atera beharko lirateke. Ez dirudi oso logikoa denik hirigune bat erabat osatua egon gabe, hau han...


Robin Hood ez litzateke sekula PNVkoa izango   Krisiak astintzen ari gaituen urte honetan Barrundian gastatzeko (bai Udalaren bitartez, bai Kontzejuen bitartez) diru gutxiago egoteak ez da zorian oinarritzen den egoera bat. Egoera hau, PNVk gidatzen dituen erakunde ezberdinek aurrera eramaten ari diren politika fiskalaren ondorioa da. Erakunde hoiek, argi eta garbi, patronala eta errenta altuekin lerrokatu dira. Era honetan, Sozietateen Gaineko Zerga jeitsi egin dute, Ondarearen Gaineko Zerga bertan behera gelditu da eta Pertsona Fisikoen Gaineko Zergan batez ere dirusarrera gehien dut...


ETXEBIZITZA-POLITIKA EGOKI BAT BARRUNDIARAKO   -Barrundian hainbat etxebizitza egiten dira urtero, baina gehienak udalerritik kanpoko jendeak egiten ditu, Barrundian inolako errorik ez duen jendeak. Hemen egiten diren etxebizitzak hemengo jendearentzat izan beharko lirateke “bizitegi-gune” hutsak bilakatu nahi ez duten udalerri guztietan gertatzen den bezala.   -Barrundiarako etxebizitza-politika egokia egiteak ez du esan nahi jendeari eragotzi behar zaionik gure herrietara bizitzera etortzea. Politika horrek apustu garbia egin behar du herrien hazkuntza orekatu baten alde, gi...


            Euskararen Erabilera Arautzen duen Oinarrizko Legea 1982ko azaroaren 24an onartu zen. Bertan, hainbat eskubide aitortzen zaizkie herritarrei, eta betebehar batzuk ezartzen zaizkie herri-agintariei hizkuntzaren esparruan. Lege horren arabera, herri-agintariek beharrezko neurriak hartu behar dituzte Administrazioaren zerbitzura diharduten langileak euskalduntzeko, eta Administrazioaren lanpostuen zerrendetan jaso behar dute zein lanpostutan den nahitaezkoa hizkuntza ofizial biak jakitea.        ...


ARAU SUBSIDIARIOAK ALDATZEA KOMENI DA?   Barrundiako udalerriko planeamendurako arau subsidiarioak udalerriko lurraldearen antolamendu integrala egiteko tresna dira. Horien bitartez, lurra sailkatzen da (hiri-lurra, urbanizagarria, ez-hiritarra...), hirigintza-ahalmenak mugatzen dira eta ahalmen horien eraginkortasuna eta erabilera baldintzatzen da. Laburbilduz, eta hizkera arruntean, arau subsidiarioen bitartez, Barrundian egin nahi diren edozein eratako eraikinak edo erabilerak erregulatzen dira, bertan arautzen baita nola egin behar diren eta non egin daitezkeen.   Arauen indar...


LURRALDEAREN ONARPEN-AHALMENA  LA CAPACIDAD DE ACOGIDA DEL TERRITORIO   “Lurraldearen onarpen-ahalmena” edota “Lurraldearen jasate-ahalmena” bezala ere izendatua izan den kontzeptuaren esanahiak , ekologiaren alorrean du jatorria. Hala eta guztiz ere, erabat lotuta dago jasangarritasunean oinarritu nahi den Lurralde Antolakuntza batekin, aurrera eramateko orduan. “Lurraldearen onarpen-ahalmena” kontzeptuaren  definizioak berak, hala dio: sistema (lurralde) baten erabilera maximoa da, zeinetan ez den ohiko funtzionamenduaren eraldaketa nabarmenik sumatu behar. Barrundiako ga...


OROIMENEAN

No profile photo AUMATEGI (Barrundia) | 2009-07-19 13:47

José Placer Martínez de Lecea, EAE/ANVko militantea   Gerardo Placer eta Feliciana Mz. de Lecearen familia ugariko lehen semea, Pepe, gure familian deitu eta gogoratzen dugun bezala, Ozaetan jaio zen 1896an. Han bizi izan zen gaztetan, bere aita 35 urtez Barrundiako medikua izan zen hartan.             Jose Placerrek bere herria laster utzi egin behar izan zuen Gasteizera lanera joateko, Ozaetara askotan joaten bazen ere. Abertzaletasun handikoa eta aurrerakoia izaki, bere militantziaren hasieratik EAE-ANVn afiliatua egon zen. Gast...


Barrundiako Udala 13 herrik osatzen dute, baina hori ez da beti horrela izan. Kronikek diotenez, 1882an bat egin zuten Barrundiako udalak (Audikana, Dallo, Heredia, Maturana, Etxabarri Urtupiña, Larrea, Hermua, Barrundiako Otaza, Ozeta eta Zuhatzola) eta Gebarakoak (Gebara, Etura, Elgea eta Urizar).Geroago, XX. mendearen bigarren zatian, Marieta, Mendixur, Garaio eta Larrintzar sartu ziren Barrundian, izan ere, urtegia egin zenean, Ganboako udala desagertu egin zen, urak lurren zati handia hartu baitzuen. Gaur egun, herri horietako batzuk ez dira existitzen herri gisa (Otaza Ozetako auzoa...



AUMATEGI Barrundiako ezker abertzalearen "komunikazio tresna"ren izena da - Blog honetaz aparte mezu elektronikoen bitartez barrundiar askori helarazten dizkiegu informazioak, deialdiak eta beste gauza batzuk. Horrez gain, eta aldizkari txiki baten formatuarekin, AUMATEGI boletina noizbehinka argitaratzen da eta Barrundiako 13 herrietako etxe guztietara heltzen da. GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: aumategi@yahoo.es