ETXEBIZITZA-POLITIKA

No profile photo AUMATEGI (Barrundia) | 2009-07-24 19:03

ETXEBIZITZA-POLITIKA EGOKI BAT BARRUNDIARAKO

 

-Barrundian hainbat etxebizitza egiten dira urtero, baina gehienak udalerritik kanpoko jendeak egiten ditu, Barrundian inolako errorik ez duen jendeak. Hemen egiten diren etxebizitzak hemengo jendearentzat izan beharko lirateke “bizitegi-gune” hutsak bilakatu nahi ez duten udalerri guztietan gertatzen den bezala.

 

-Barrundiarako etxebizitza-politika egokia egiteak ez du esan nahi jendeari eragotzi behar zaionik gure herrietara bizitzera etortzea. Politika horrek apustu garbia egin behar du herrien hazkuntza orekatu baten alde, gizartearen eta ingurumenaren aldetik jasangarria den hazkuntza baten alde, alegia, eta, garrantzitsuagoa dena, aukera eman behar die Barrundian jaio eta hazitakoei hemen bizitzen jarraitu ahal izan dezaten. Laburbilduz, eutsi egin behar zaio herriaren identitateari.

 

-Gure udalerriaren hazkundeak ez du ekarri behar loherri bihurtzea. Egiten diren etxebizitzak bertan bizitzeko izan behar dira, herrietan gizarte eta erkidego bizitza egiteko; beraz, ez dugu bigarren etxebizitzak eraikitzearen aldeko apusturik egiten. Gelditu egin behar da gure lurraren espekulazioa.

 

-Ezin da eragotzi gure udalerria haz dadin. Baina ez da bidezkoa gertatzen ari den hazkunde neurrigabea sustatzea, indarrean dauden arau subsidiarioak onartu zirenean egin zen bezala. “Hazkunde begetatiboa" ikusten dugu logikoena, hau da, egiten diren etxebizitzak beren herrietan bizitzen gelditzea erabakitzen duten gazteentzat izatea. Gainera, beste ingurune batzuetara joandako guztiei ere itzultzeko aukera eskaini behar zaie.

 

-Hazkunde begetatiboa da gune txikietako bizimoduari eusteko modurik egokiena, eta herri bakoitzean finkatu behar da. Barrundiako gazteek beren herrian daukate familia, lagunak, erroak eta, beraz, bizimodua. Babes ofizialeko etxebizitzak edo alokairu sozialekoak sustatzen badira, kontuan hartu behar dira Barrundiako 13 herrietako bakoitzaren beharrak, inor herri batetik bestera joatera behartu gabe.

 

-Etxebizitzaren gaiari oraintxe bertan heldu behar zaio, lehenbailehen, gure herrietako gazte batek ere Barrundia utzi behar izan ez dezan gure artean gelditzeko aukerarik ez duelako.

 

-Etxebizitza zahar abandonatuak birgaitzea eta erabiltzea izango litzate egokiena, etxebizitza berriak egin aurretik. Gainera, orain egiten diren etxebizitzek (familia bakarrekoak banakako partzeletan) gero eta zalantza handiagoak sortzen dituzte, etxebizitza-eredu hori ingurumen-politika jasangarriaren aurkakoa baita (etxebizitza horiek lurzoru asko hartzen dute, ur asko behar dute eta energia-gastu handiagoa dakarte). Etxebizitza-politika berria egin nahi badugu, ez da beharrezkoa egiten diren etxe berriak txaletak izatea. Baina inguruari ere begiratu behar zaio, eta lehendik dagoenarekin harmonian eraiki behar da.

 

-Udalak ez du zertan jabetzako etxebizitzaren aldeko aukera egin behar. Alokairu soziala izan daiteke aukerarik justuena (alokairua pertsona bakoitzaren diru-sarreren arabera ordaintzea). Hori, gainera, baliagarria izango litzateke gure gazteak udalerria utzi ez dezaten beren bizitza eta etorkizuna nolabait antolatuta izan arte.

 

Laburbilduz, Barrundiako etxebizitza-arazoari modu egokian egin behar zaio aurre, batez ere gazte barrundiar guztiek, hala nahi badute, gure herrietan bizitzen gelditzeko aukera izan dezaten. Beren eskubidea da.

 ______________________________________________________________

 

POR UNA POLÍTICA DE VIVIENDA ADECUADA PARA BARRUNDIA

 

-En Barrundia se construyen año a año un buen número de viviendas, pero la gran mayoría de ellas son para gente que ni es del municipio, ni tiene ningún tipo de arraigo en Barrundia. Esta circunstancia no es para nada natural. Las viviendas que se construyen aquí deberían ir destinadas a la gente de aquí, igual que sucede en todos los municipios que no tienen por objetivo convertirse en simples “zonas residenciales”.

 

-Una correcta política de vivienda para Barrundia no debería suponer oponerse a que siga viniendo gente a vivir a nuestros pueblos. Esta política debe apostar por un crecimiento adecuado de los pueblos, asimilable social y medioambientalmente, y lo que es más importante, debe dar opción a los nacidos y criados en Barrundia a poder seguir viviendo aquí. En definitiva, que no se pierda la identidad de pueblo.

 

-Nuestro municipio no debe crecer construyendo lo que se llaman barrios dormitorio. Las viviendas que se construyen deberían ser para que se viva en ellas y para que se haga vida social y comunitaria en los pueblos, más que apostar por construir segundas residencias. Se debe frenar la especulación con nuestra tierra.

 

-No se puede impedir que nuestro municipio crezca. Pero no es de recibo promover los crecimientos desmesurados que se están dando y que se planificaron al aprobar las Normas Subsidiarias actualmente en vigor. Lo que todos podemos considerar como lógico es el llamado “crecimiento vegetativo”, es decir, que la vivienda que se construya sea para los jóvenes que optan por seguir viviendo en sus pueblos. Además se debe dar opción a todos los que emigraron a otras zonas a que vuelvan.

 

-Este crecimiento vegetativo, que es el considerado ideal para mantener la forma de vida de los núcleos pequeños, se debería considerar en cada pueblo. Los jóvenes de Barrundia tienen sus familiares y amigos, su arraigo y, en definitiva, su vida en su propio pueblo. Si se promocionan viviendas de protección o de alquiler social deberían considerarse según las necesidades de cada uno de los 13 pueblos de Barrundia de manera particular, y no desplazar a nadie de un pueblo a otro.

 

-Hay que afrontar el tema de la vivienda ya, con urgencia, para evitar que ninguno de nuestros vecinos jóvenes abandone Barrundia por no tener opción a quedarse entre nosotros.

 

-Lo más adecuado es rehabilitar y utilizar viviendas viejas y abandonadas, antes de construir nuevas. Además, el modelo de viviendas nuevas que se construyen en la actualidad (unifamiliares en parcelas individuales) está cada vez más en entredicho, por suponer un modelo de construcciones contrarias a una política sostenible mediambientalmente (ocupan gran cantidad de suelo, consumen más agua y tienen más gasto energético). Si queremos hacer una nueva política de vivienda, para nada hace falta que las nuevas edificaciones tengan que ser chalets. Pero también, hay que mirar en el entorno y construir en armonía con lo ya edificado.

 

-El modelo de vivienda por el que se debería optar desde nuestro Ayuntamiento tampoco tendría por qué ser en propiedad. El llamado alquiler social (el que se paga en función de los ingresos de cada persona) se puede considerar como la opción más justa. Además también serviría para que nuestros jóvenes no abandonen el municipio hasta que de alguna manera organicen su vida y su futuro.

 

En resumidas cuentas, hace falta encarar el problema de la vivienda en Barrundia de una manera adecuada, especialmente para que todas las y los jóvenes barrundiarras que así lo deseen se puedan quedar a vivir en nuestros pueblos. Es su derecho.


Utzi iruzkina: