LURRALDEAREN ONARPEN-AHALMENA
LURRALDEAREN ONARPEN-AHALMENA
“Lurraldearen onarpen-ahalmena” edota “Lurraldearen jasate-ahalmena” bezala ere izendatua izan den kontzeptuaren esanahiak , ekologiaren alorrean du jatorria. Hala eta guztiz ere, erabat lotuta dago jasangarritasunean oinarritu nahi den Lurralde Antolakuntza batekin, aurrera eramateko orduan. “Lurraldearen onarpen-ahalmena” kontzeptuaren definizioak berak, hala dio: sistema (lurralde) baten erabilera maximoa da, zeinetan ez den ohiko funtzionamenduaren eraldaketa nabarmenik sumatu behar. Barrundiako garapena jasangarria izatea nahi badugu, garapen honen plangintzari muga batzuk jartzea ezinbestekotzat jotzen dugu; muga hauen artean aintzat hartu behar da bai gure lurraldea (gure gizartea ezarrita dagoen ingurune fisikoa) eta baita gizartearen jarduerak bere baitan hartzeko duen ahalmena ere.
Gure lurraldeak eskaintzen dizkigu baliabideak (kalitatezko ura, lurra, nekazaritza zein baso-produktuak, aire garbia,…) eta ingurugiro zerbitzuak (arazketa naturala, paisaiak, bizi kalitatea,…); horrez gain, lurraldeak berak asimilatzen dizkigu gure hondakinak baina, kontuan hartu behar da, lurraldeak ere bere mugak badituela. Barrundian, orain arte egin ez den bezala, hemendik aurrera guzti hau kontuan hartzeko aldarrikapena egiten dugu. Azken Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak onartu zirenean, adibidez hiriguneak zabaldu zirenean, ez zen kontuan hartu momentuan erabiltzeko prest zegoen ur hornidura kopurua, eta ezta sortuko ziren hondakinak arazteko zegoen ahalmena ere. Gure herrian zentzuzkoak eta oinarrizkoak diruditen gauzak ez dira kontuan hartzen; eraiki diren etxebizitza guztiak urez hornitzeak, erabilgarri dugun uraren eskasia suposatuko lukeen ala ez jakitea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu eta, are eta gehiago, hurrengo urteetarako dagoen klima aldaketaren nondik norakoak aintzat hartzen baditugu.
Horrez gain kontuan hartu behar da, Barrundian aurrera eramaten ari den hirigintzaren hazkunde mota honek beregain hartzen dituen lurren kantitate zein kalitatea. Jakin badakigu, lurra ez dela baliabide guztiz berriztagarria; oinarrizko hainbat funtzio betetzen dituen baliabidea da lurra, hala nola, ingurugiro funtzioa, gizarte funtzioa, funtzio ekonomikoa edota funtzio kulturala betetzen dituena. Azken aldian, Europak lurrak dituen funtzioen berreskurapenaren eta babesaren inguruan onartu dituen arauak, adibide ezin hobeak dira, guk geuk, baliabide bezala, gure lurra seriotasunez aintzat hartu beharko genukeela konturatzeko.
Laburbilduz, hirigintza plana udal-lurraldearen osotasunaren atal garrantzitsu bat bezala ulertu behar da, “urbanismo” hutsetik haratago; azken finean, gure lurraldeak eskaini diezagukeena kontuan hartu behar dugu. Jakin badakigu, gure lurraldeak eskaintzen dizkigun mugak zeharkatzeak arazo ugari ekar diezazkigukeela eta, horregatik, bizitza kalitatean eta zerbitzuetan noraino heldu gaitezkeen neurtzeko, arazo hauek aurreikusi behar ditugu. Barrundian, jasangarritasunaren erronkari erantzunak ematean dago gakoa.
Es el territorio quien nos proporciona recursos (agua de calidad, suelos productivos agrícolas y forestales, aire limpio), y servicios ambientales (depuración natural, paisaje, calidad de vida) y es el territorio quien asimila nuestros residuos, y tanto lo uno como lo otro dentro de unos límites. Por eso reclamamos que en nuestro municipio se tenga esto en cuenta, ya que para los crecimientos urbanísticos que se planificaron cuando se aprobaron las actuales Normas Subsidiarias de Planeamiento Municipal, en las que se aumentaron los cascos urbanos, no se tuvo en cuenta la disponibilidad que puede haber de agua de abastecimiento, ni tampoco la capacidad de depurar los residuos generados. Es algo que parece básico y dado por el sentido común: saber si vamos a tener agua y capacidad de saneamiento para todas las viviendas nuevas, sin que sobrevengan problemas de escasez de agua o de contaminación en los ríos a los que se acaban vertiendo los residuos que generamos. Este aspecto es más importante, si cabe, ante las incertidumbres que el clima nos puede deparar en las próximas décadas.
Junto a ello, algo muy a tener en cuenta es la cantidad y la calidad de suelo que vamos a seguir ocupando con el tipo de crecimiento urbanístico que se lleva a cabo en Barrundia, cuando sabemos que el suelo -en este caso diríamos mejor la tierra- es un recurso prácticamente no renovable, un recurso vital que realiza un gran número de funciones clave, tanto medio-ambientales como económicas, sociales y culturales. Las recientes normas dictadas por Europa para la preservación y, en su caso, recuperación, de las funciones del suelo son un muy buen ejemplo de la seriedad con la que deberíamos tomar el Recurso Suelo.
En resumen, hay que hacer una planificación que considere lo urbano como parte del conjunto del territorio del municipio, más allá del mero urbanismo; que tenga en cuenta lo que tenemos, lo que nuestro medio físico nos puede aportar, y hasta dónde podemos crecer con calidad de vida y de servicios, sin que se generen, ni hoy ni mañana, problemas por falta de previsión o por pasarnos de los límites, que todos sabemos, o deberíamos saber, que existen. Al fin y al cabo se trata de responder al reto de la sostenibilidad desde Barrundia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: