ZORIONEKO PERTSONA BATEN BIHOTZA

Nire bizitzaren zati txiki bat...

Kontatuko dizuet nola joan zitzaidan astea gure kurtsoa Poloniara egin genuen truke bidaian. Aurtengo apirilaren 25ean Poloniara joan ginen, lehenengo egunean Krakoviara joan ginen, gure poloniarrekin eta ostatura joan ginen maletak uztera, joko bat egitera irten ginen. Hurrengo egunean Krakovian izan ginen goizean eta gero Auschwitzera joan ginen, ez nuen espero han kontatu ziguten guztia hain bizia izango zenik, baina asko gustatu zitzaidan. Hurrengo egunetan askoz hobeto pasatu nuen, oso urduri nengoen, hasieran nire poloniarrarekiko harremana oso urrun zegoelako, baina gero hitz egi...


Ditudan 16 ia 17 urteetan anekdota asko izango nituzke kontatzeko, baina bat bereziki kontatu nahiko nuke. Duela 4 hilabete baino gutxiago jakin dudan zerbait da. Beti izan naiz etxean animaliak izan dituen neska bat, dortokak, arrainak, hamster bat, txakurrak izan ditut, eta arratoi txikiak ere izan ditut.   8 urte nituenean, Extremaduran dagoen herri batera joan nintzen amarekin oporretan, hain zuzen ere Los Santos De Maimonara. Ez naiz ondo gogoratzen zenbat denboraz joan nintzen oporretan, baina badakit ez nuela nire txakurra eraman, Extremaduran tenperatura altua izaten baita ...


Nire ustez DBH4. mailan egin dudan idazlan onena izan da euserako lehenengo unitatean egin nuena.   Nik uste dut idatzi egin ditudan literatura-lan guztiak ondo idatzita daudela, zintzoki nire iritzia ematen baitut eta gai bati buruz gauza onak eta txarrak esaten ditudalako usten ditudan moduan. Idatzi behar nuen gaiari buruz “gazteak” ziren, eta gaztea naizen aldetik hainbat ikuspuntu ditut eta badakit nola nagoen eta nire inguruko jendea nolakoa izan daitekeen. Testu horretan gazteei buruz zer pentsatzen dudan azaldu eta haiei buruzko hainbat iritzi eman nituen test...


Ikastaro honetan euskarako bigarren unitatean egin nuen lan bat izan da gehien gustatu izan dudan lan idatzia.  Nire ustez, egiten ditudan idatzizko lan gehienak oso onak dira eta batez ere euskaraz edo gaztelaniaz badaude, lan onak iruditzen zaizkit, honen antzeko lanetan ematen diguten gaiari buruz idatzi behar dugulako eta horri buruz gure iritzia eman.   Alde batetik, uste dut idazki hau oso ondo geratu zitzaidala, askotan hitz egin ez nuen gaia zelako eta horri buruz idazten nuen lehen aldia zelako. Bestetik, egindako lan hau oso ona izan da niretzat ondo idatzita dagoel...


DBH-3n bigarren unitate teknologian taldeka garabi altu bat egin behar genuen. Gogoan dut talde horretan oso ondo aritu ginela eta beraiekin lan egitea gustatzen zitzaidan, guztion ideiak entzuten, errespetatu eta ideiak kontuan hartzen genituen.  Uste dut hori izan zela nire bi bikotekideekin hobeto ezagutzen eta hobeto moldatzen lagundu zidan gauzetako bat.  Nire taldean nengoen eta DBH 3. mailan geunden arren, inoiz ez nuen haiekin hainbeste hitz egin, eta haiekin ondo moldatzen ez nintzen arren, edo haiekin hitz egiten ez nuen arren, ezagutu nituen eta hasi ginen elkarreki...


DBH 2. mailan bigarren teknologia unitatean taldean aritu behar izan nuen. Lan horretan balantza bat egin behar genuen, nire taldean ez nengoen eroso eta lana burutzeko arazo asko izan genituen, aurkezpena egiteko orduan bukatu behar zuenak ez zuen aurkezpena bukatu.   Lan hau egiteko ideiak ematen hasi ginenean, nire taldeko pertsona bat ez zen inoiz ados egon gainerakoek ematen genituen ideiekin, eta ez nuen hori gustoko. Lana muntatzen hasi aurreko egunean, ideiak errespetatzen ez zituen pertsona bera beti kontra jartzen zen nik esandako ideien aurka, eta horrek gogaitu egin n...


Ikus Entzun bigarren unitateko ikastaro honetan elkarrizketa bat egin ahal izateko gai bat aukeratu behar izan dugu eta nik Ainhize eta Haimarrekin egin behar izan dut eta nire taldeko kideekin gustura sentitu naizen lana izan da. Lanaren hasieran egia da hirurotako inork ez genuela ideiarik lana egin ahal izateko, baina azkenean oso ondo egindako lana egitea lortu dugula uste dut.   Eroso sentitu naiz lan honetan, taldeko kideek gure lana egin duten lana izan delako, klase orduetan hirurok gauza bera egin dugu, elkarri lagundu diogu beste pertsona batzuk grabatzen, gure denbora li...


Lan asko ahaztu nahiko nituzke, baina batez ere DBH-1 eta DBH-2ko lanak. Uste dut bi ikasturte horietako lanak okerren egin nituen lanak izan zirela, alde batetik txikiagoa nintzelako eta ez nituelako orain ditudan ideia berak, eta, bestetik, orain, ia 17 urterekin, egin genuen bideoa ikusten dudalako eta barre handia eragiten didalako. Lan hori DBH-2an egin nuen musika ikasgaian Haimar eta Aritzekin. Ez dut oso ondo gogoratzen lan hori zeri buruz zen, baina orain ikusita ez zait batere gustatzen, eta oraintxe bertan ez nuke horrelako lanik egingo. Bideo horretako, atzealdea beltza da, i...


DBHn nagoenetik, proiektu asko kostatu zaizkit egitea, baina egiten dudan lana ondo pentsatu behar dut ona izan dadin eta gustuko dudan zerbait izan dadin.  Aurten DBH-4an plastikako ikasgaian egitea erabaki nuen, eta ez teknokologia, plastika gustoko dudalako eta marraztea den gauza batekin lotuta baitago. Plastikako bigarren unitatean collage-en gaia ematen aritu ginen, hori ez zitzaidan asko gustatzen, baina etxean amarekin opari bat egin behar nuenean argazki desberdinekin koadroak egiten genituen eta collage bat bezala geratzen zen, baina argazkiekin. Plastikako gaitasunetan, g...


Harro sentitzen naiz DBH-1etik DBH-4ra, ikasturte honetara arte egin dudan bideaz. Nire pentsaera nahiko aldatu dela sentitzen dut, nire klasekoekin eta beste klasekoekin dudan harremana bezala. Oso harro nago jo dudan aldaketaz, eta ez bakarrik klasean, baita arlo pertsonalean eta gauza askotan ere.  Nik uste dut gauzak lehen ikusten nituen modua ez dela oraingoa bezalakoa, egia da lehen txikiagoa nintzela eta 13-14 urte nituela, baina denok izan gara txikiak eta ikastolan denok izan ditugunez momentu batzuk besteak baino hobeak, eta handitzen garen bitartean mentalki handitzen goa...