AHAZTU NAHIKO NUKEENA
Lan asko ahaztu nahiko nituzke, baina batez ere DBH-1 eta DBH-2ko lanak. Uste dut bi ikasturte horietako lanak okerren egin nituen lanak izan zirela, alde batetik txikiagoa nintzelako eta ez nituelako orain ditudan ideia berak, eta, bestetik, orain, ia 17 urterekin, egin genuen bideoa ikusten dudalako eta barre handia eragiten didalako.
Lan hori DBH-2an egin nuen musika ikasgaian Haimar eta Aritzekin. Ez dut oso ondo gogoratzen lan hori zeri buruz zen, baina orain ikusita ez zait batere gustatzen, eta oraintxe bertan ez nuke horrelako lanik egingo. Bideo horretako, atzealdea beltza da, izenburuarekin eta gure izenekin, bakarrik hirurok hitz egiten agertzen gara egin behar genuen gaiari buruz. Uste dut hori izan daitekeela hobetu beharreko lanetako bat, orain ideia gehiago izan baititzakegu horrelako bideo bat egiteko.