ARRATOI BELTZA
Ditudan 16 ia 17 urteetan anekdota asko izango nituzke kontatzeko, baina bat bereziki kontatu nahiko nuke. Duela 4 hilabete baino gutxiago jakin dudan zerbait da. Beti izan naiz etxean animaliak izan dituen neska bat, dortokak, arrainak, hamster bat, txakurrak izan ditut, eta arratoi txikiak ere izan ditut.
8 urte nituenean, Extremaduran dagoen herri batera joan nintzen amarekin oporretan, hain zuzen ere Los Santos De Maimonara. Ez naiz ondo gogoratzen zenbat denboraz joan nintzen oporretan, baina badakit ez nuela nire txakurra eraman, Extremaduran tenperatura altua izaten baita gehienetan, eta batez ere udan. Orduan, hemen, Leioako etxean, nire aitite, amuma eta osaba geratu ziren nire txakurra eta neukan arratoi beltz txikia bat zaintzen.
Duela gutxi, denok etxean afaltzen ari ginela, arratoi beltz txiki horri buruz hitz egiten aritu ginen, orduan osabak uda hartan zer gertatu zen kontatu zidan.
Oporretan Extremadurara joan nintzen udan, nire txakurra hemen geratu zen eta zaindu egin behar zuten, oraindik txikia zelako, 3 urte besterik ez zituen. Arratsalde batean, osabak nire txakurra ikusi zuen, Nala izenekoa, sofa azpian sartua negarrez eta zaunka egiten, orduan berak azpian trabatu zitzaion pilota izango zela pentsatu zuen. Nire beste osaba deitu zuen sofa altxatzen laguntzeko, eta Nala haren azpian sartu zen korrika, eta, jakina, deitu arren, ez zen irteten, baina ezin zuten sofa askatu, pisu handia zuelako.
Nire txakurra sofatik atera zenean, osabak eskua azpian sartu eta gauza txiki bat hartu zuen, eskua ateratzean ikusi zuen ez zela pilota hartzen saiatzen ari zena, arratoi txikia baizik. Eskua kanpoan nuenean, begiratu eta erditik tolestuta zegoen arratoia. Orduan ez zekiten zer egin, zeren, ni txikia nintzenez gero, ez baitzekiten nola azaldu gertatutakoa, eta arratoi hori ordezkatzea besterik ez zitzaien bururatu.
Animalia dendara joan ziren arratoi berdina erostera, txikia eta ile beltzekoa izaten jarraitzen zuen. Ni oporretatik itzuli nintzenean ez nuen ezer igartzen, baina gogoratzen dudan gauza bakarra arratoi horrek berak, originalaren ordezkoak, hatza hozka egin zion nire osabari askoz geroago, eta hatza zulatu egin ziola.