HARRO SENTIARAZTEN NAUENA

Harro sentitzen naiz DBH-1etik DBH-4ra, ikasturte honetara arte egin dudan bideaz. Nire pentsaera nahiko aldatu dela sentitzen dut, nire klasekoekin eta beste klasekoekin dudan harremana bezala. Oso harro nago jo dudan aldaketaz, eta ez bakarrik klasean, baita arlo pertsonalean eta gauza askotan ere. 

Nik uste dut gauzak lehen ikusten nituen modua ez dela oraingoa bezalakoa, egia da lehen txikiagoa nintzela eta 13-14 urte nituela, baina denok izan gara txikiak eta ikastolan denok izan ditugunez momentu batzuk besteak baino hobeak, eta handitzen garen bitartean mentalki handitzen goaz eta aldatu egiten gara. DBH-1ean dena oso desberdina egiten zitzaidan, klaseak nahastu zituztelako eta inoiz hitz egin ez nuen pertsonak zeudelako, baina pixkanaka-pixkanaka beraiekin hitz egiten nuen, taldeetan egin behar genituen lan askori esker.

 

Adiskidetasunari buruz, uste dut kontzientzia dudanetik, hau da, gauzak ondo barneratzen jakin ditudanetik, oso lotsatia izan naizela jende askorekin, eta uste dut hori nire arazoetako bat zela, lotsa ematen zidalako jendearengana hurbildu eta haiekin hitz egiten hasteak. Orain sentitzen dut oso pertsona irekia naizela jende askorekin. Gaur egun ia ikasturte osoan hitz egiten dut ia guztiekin, gehienekin harreman ona dut beraiekin. Guztiekin bezala ezberdintasun asko ditut eta gai askorekin ados egon gaitezke edo ez, gehienetan ondo bukatzen dugu, baina funtsean urte asko daramatzat guztiekin.

Harro sentitzen naiz nire aldaketa asko nabaritu eta sentitzen ditudalako. Beti izan naiz gauzak asko pentsatzen dituen eta guztiari mila buelta ematen dizkion pertsona bat; lehen, orain pentsatzen ditudan gauzek molestatzen ninduten, eta, benetan, txorakeriak ziren. Nire onerako aldatzea erabaki nuenetik, oso zintzoa izan naiz beti, eta hori orain falta ez zaidan gauza bat da. Edozein momentutan saiatzen naiz dena argudiatzen edo, ados ez nagoenean, gauzei buruz nire iritzia ematen, hori lehen egiten ez nuen gauza bat da, eta oraintxe bertan nire izaeratik gustoko dudan zerbait da.