TALDEAN ARAZOAK IZAN NITUENEAN

DBH 2. mailan bigarren teknologia unitatean taldean aritu behar izan nuen.

Lan horretan balantza bat egin behar genuen, nire taldean ez nengoen eroso eta lana burutzeko arazo asko izan genituen, aurkezpena egiteko orduan bukatu behar zuenak ez zuen aurkezpena bukatu.

 

Lan hau egiteko ideiak ematen hasi ginenean, nire taldeko pertsona bat ez zen inoiz ados egon gainerakoek ematen genituen ideiekin, eta ez nuen hori gustoko.

Lana muntatzen hasi aurreko egunean, ideiak errespetatzen ez zituen pertsona bera beti kontra jartzen zen nik esandako ideien aurka, eta horrek gogaitu egin ninduen eta ideia gehiago ez ematea erabaki nuen.

Pertsona horrekin haserretu nintzen, ez zituelako besteen ideiak entzuten eta gainera berak zeuzkan ideia guztiak egin behar genituen lana aurrera eramateko. Ez zitzaidan gustatu gainontzeko taldekideon ideak ez zituelako kontuan hartzen eta horregatik ez nengoen eroso lan horretan eta arazoak izan nituen.