EGITEA ASKO KOSTATU ZAIDANA

DBHn nagoenetik, proiektu asko kostatu zaizkit egitea, baina egiten dudan lana ondo pentsatu behar dut ona izan dadin eta gustuko dudan zerbait izan dadin.  Aurten DBH-4an plastikako ikasgaian egitea erabaki nuen, eta ez teknokologia, plastika gustoko dudalako eta marraztea den gauza batekin lotuta baitago.

Plastikako bigarren unitatean collage-en gaia ematen aritu ginen, hori ez zitzaidan asko gustatzen, baina etxean amarekin opari bat egin behar nuenean argazki desberdinekin koadroak egiten genituen eta collage bat bezala geratzen zen, baina argazkiekin. Plastikako gaitasunetan, gure argazki bat aukeratu behar genuen, eta kartulina erdian jarri, gu horren erdigunean jarri eta garrantzitsuena bagina bezala. Argazki bat jarri nuen kartulina erdian eta argazki horren bidez gauzak jarri behar nituen nire gainean. 

Nire argazkia erditik moztea erabaki nuen eta alde batean zuri-beltzean jartzea eta beste aldean koloretan, nire argazkiaren koloretako zatiak gauza txarrak ipintzea pentsatu nuen eta beste aldean gauza onak. Horrekin adierazi nahi nuena zera zen, funtsean pertsona bat oso gaizki egon arren, beti gauza onak egon daitezkeela eta alderantziz.

 

Asko kostatu zitzaidan lan hori egitea, ideia nagusia ez nuelako, baina ideia bat baino gehiago bururatu zitzaizkidan, eta egiten ari nintzen bitartean gauza gehiago bururatzen zitzaizkidan. Asko kostatu zitzaidan lana izan zen, baina geratu zen bezala gehien gustatu zaidan lanetako bat izan zen eta horrekin pozik geratu nintzen. Nire aitonari asko gustatu zitzaion lana izan zen eta beti esaten zidan koadro batean jarri nahi zuela, eta horretaz pozten naiz, beste jende gehiagoren gustoko izan zelako. Asko gustatzen zaizkit horrelako gauzak, marraztea bezala, gaizki nagoenean irteteko ihesbide txiki bat dela uste dudalak, eta nire ustez gauza asko transmititu ditzakete horren bidez.