ZORIONEKO PERTSONA BATEN BIHOTZA

Nire bizitzaren zati txiki bat...

Andrea dut izena, 2005eko ekainaren 12an jaio nintzen. Nire ikuspuntutik, txikia naizenetik, beti neska alaia izan naizela sentitzen dut, eta urteak aurrera joan diren bitartean beste batzuetan baino gauza gehiago edo gutxiago gertatu ahal izan zaizkit, baina beti saiatu naiz ondo egoten eta aurrera begiratzen.   Alde onetik begiratuta, gauza guztiengatik barre egiten duen neska bat naiz, maitekorra eta enpatikoa. Nire inguruko jendeak arazo bat duenean pertsona horiei laguntzen saiatzen naiz; nahiz eta ni oso gaizki egon, maitasuna ematen didanari maitasuna ematen diot, errespetat...