TALDEAN GUSTURA EGITEN ARITU NINTZENA

Ikus Entzun bigarren unitateko ikastaro honetan elkarrizketa bat egin ahal izateko gai bat aukeratu behar izan dugu eta nik Ainhize eta Haimarrekin egin behar izan dut eta nire taldeko kideekin gustura sentitu naizen lana izan da. Lanaren hasieran egia da hirurotako inork ez genuela ideiarik lana egin ahal izateko, baina azkenean oso ondo egindako lana egitea lortu dugula uste dut.

 

Eroso sentitu naiz lan honetan, taldeko kideek gure lana egin duten lana izan delako, klase orduetan hirurok gauza bera egin dugu, elkarri lagundu diogu beste pertsona batzuk grabatzen, gure denbora librean, esan nahi dut, eskolatik kanpo bakoitzak bere familiako pertsona bat grabatzen zuen eta azkenean ni izan nintzen dena editatzen nuena. Horregatik uste dut ondo ulertu izan dugula elkar eta bakoitzak bere ideia eman duela, elkarri entzun eta errespetatu egin dugula.