Hau da zarautzeko mapa tagzaniapaste Zinkunegi kalea zarautz map - Tagzania
Gaur, nire korreo elektronikoan sartzean hainbat mezuren artean Joxe Aranzabalen mezu bat ikusi dut, hau ireki orduko, oraingoan ere asteburu honetan blogean idazteko lekutxoren bat egin beharko dudala ohartu naiz. Oraingoan, Aritz Gorrotxategik idatzitako testu bati buruz eman behar dugu iritzia; “bake spamak” da horren izenburua; badirudi testuak spamak kritikatzen dituela, baina nire ustez bake erakunde batek, berak eskatu gabe, bidaltzen dizkion mezuetaz kexatzen da. Idazleak testuan erakunde hauen kontra ez dagoela dio, baina niri kontrako inpresioa eman dit; izan ere, testuak spamak b...
Ostiralean, Huheziko Unibertsitatera Irene Ararrats Berria egunkariaren zuzentzailea etorri zen Berria estilo liburuari buruz hitzaldi bat ematera hain zuzen ere. Hasteko sarrera txiki bat eman zuen, orain dela hiru urte modu herritarrean sortutako egunkariari buruz hitz eginez, Berrian onena ematen saiatzen omen dira, albisteak beraien ikuspuntutik kontatuz; izan ere, Irenek argi utzi zuen komunikabide bakoitzak bere ezaugarri eta nortasuna dituela. Ondoren beraiek urteen poderioz eginiko estilo liburuan zer aurkitu genezake adierazi zuen. Liburu hau dudak argitzeko, naiz idazteko ba...
Lehengo egunean, Huheziko unibertsitatera Iban Arantzabal, Goieneko zuzendaria, hitzaldi bat ematera etorri zitzaigun, Goienari buruz hitz egitera hain zuzen ere, eta hori lau zatitan banatua zegoela adierazi zigun: prentsa idatzia, telebista, egunkaria, irratia eta internet-a; azken honi garrantzia handia eman zion. Goienari buruz ez zuen gehiegi hitz egin, baina unibertsitatea patxadaz kritikatu zuen, bertako ikaslea izan zela agerian utziz, Aitor, Huheziko irakasleak, berriz, barre egiten zuen ezer ez esatearren. Gaur goizean, hitzaldiaren mamia burura etorri zait berriro, sukaldera abi...
Literatura hainbat eratara bultza daiteke eta adibide bezala Missouriko instituto bateko irakasle batek egindakoa aipatuko dut, honek blog bat sortu du, bertan irakurketa kolektibo bat egiteko, ikasle, irakasle eta gurasoen artean. Astero Eric Langhorst-ek eta Pat Hughes irakurri beharrekoa azaltzen dute eta kritikak hauen helbidetara bidaltzen dituzte, blogean honenak erakutsiz. Ekintza honek arrakasta izan duela dirudi, subentzio handia jaso baiditu, bestalde ekintza hau oso ondo dago; izan ere, honen bidez gazteengan idazteko grina piztu daiteke.
Komunikazio alorrari dagokionez, garbi dago internetek, sekulako indarra duela ia prentsari gaina hartuz, gaur egun munduan zehar gertaturiko gertakariak sarean irakurtzen ditugu egunkarian irakurri baino lehenago; esaterako 11-M-ko lehenengo argazkiak interneten agertu ziren. Gaur egun, nahikoa da gure ordenagailua piztu, saguaren eskerreko botoiari hainbat klik egin, bi egun itxaron eta hainbeste gogoko genuen telebista gure atearen aurrean ikusteko; izan ere, teknologiari esker, gure bizimoduak denbora oso gutxian aldatzen ari dira eta gaur egun interneten bidez milaka gauza egin ditzak...
Beti bezala Web 2.0 klasea bukatu eta gero Joxek, irakasleak, gure blogetan idaztera gonbidatu gaitu, gaurkoan Netiketari buruz, sarean idazteko egitaraua Lege hauek ez dakit zeinek sortu dituen; baina, oso logikoak dira, ia ez idazteko modukoak eta puntu guztiekin nago ados batekin izan ezik MAIUSKULAZ ez idaztea. Nire bizitzan zehar, oso luzea ez bada ere, korreo asko jaso ditut eta gutxi batzuk maiuskulaz idatzita zeuden, bestalde lagun asko ditut ma...
Dela egun batzuk “Idatzizko informazio eta komunikazioa I” klasean genbiltzala, irakasleak lan txiki bat bidali zigun Berak euskara aberasteko hainbat helbide eman zizkigun eta guk helbide hauetan usmatuz aurtengo ikas urterako hiru hiztegi aukeratu behar genituen Hau dela eta, gaur goizean, unibertsitatean emandako helbideetan miatuz honako hiztegi hauek aukeratu ditut: Morris hiztegia, nire ustez hiztegi hau Ingeleseko idazlanak egiteko oso erabilgarria izan daiteke. Oso ondo landuta dago, ...
Bigarren blogera kultura sailetik sartu naiz eta bertan zinea hitza ikusi dudanean bi aldiz pentsatu gabe klikatu dut. Camino a Guantánamo filmari buruz hitz egiten duen blogean sartu naiz eta hau oso ondo itxuratuta dago, bertan filmaren laburpen bat egiteaz gain, idazleak aktore eta zuzendarien izenak aipatzen dizkigu. Blogaren itxuraketa oso ona da, hala ere, nire aburuz ez litzaioke gaizki etorriko filmaren portadaz gain, filmaren trilerra ere jartzea. Hirugarren bloga, argazkiari buruzkoa da eta hau ere asko gustatu zait; izan ere, bertan, milaka argazki aurkitu ditzakegu, niri...
Web 2.0-rorako hainbat blogen kritika egin behar dut eta Danbaka bloga izan da aukeratutako bat. Danbaka blogean sartu bezain laster oso itsura ona eman dit. Bertan, musikari buruzko hainbat albiste aurkitzeko aukera izan dut, horien artean, aipagarriena Urriaren 20an hasi behar den musika txapelketa izan da, txapelketa horretan 20 taldek hartu behar dute parte eta horien artean, gure gelakideak aurkitzen dira. Imanol eta Mikel "Scam" taldearen barruan daude eta Xabik berriz, beste lau lagunekin “the 5 twisters” taldea osatzen du. Diseinua eta edukiari dagokionez ...
Jo, Ibai, komunikazio ikasle izanda horrek lotsa ematea be... oso mesedez! :p