Komunikazioa, TIM O'REILLY

zarautzsurfk 1456153865250 zarautsurfk | 2006-10-23 04:34
2

Komunikazio alorrari dagokionez, garbi dago internetek, sekulako indarra duela ia prentsari gaina hartuz, gaur egun munduan zehar gertaturiko gertakariak sarean irakurtzen ditugu egunkarian irakurri baino lehenago; esaterako 11-M-ko lehenengo argazkiak interneten agertu ziren.

Gaur egun, nahikoa da gure ordenagailua piztu, saguaren eskerreko botoiari hainbat klik egin, bi egun itxaron eta hainbeste gogoko genuen telebista gure atearen aurrean ikusteko; izan ere, teknologiari esker, gure bizimoduak denbora oso gutxian aldatzen ari dira eta gaur egun interneten bidez milaka gauza egin ditzakegu. Baina haritik atera gabe eta komunikazio arloari jarraituz, garbi dago, sarea informazioaren mundu berria dela, bertan, gure lurraldetik milaka kilometrotara dagoen pertsonei, gure historia, gure inguruko gertakariak, gure sentsazioak, gure sentimenduak... komunika ditzakegula. Bestalde komunikazioaren atal garrantzitsuenetako bat hizkuntza da, izango ote al dute hizkuntza gutxituek lekuren bat ozeanoa bazain handia den sare horretan?, izango ez dute ba!. gure hizkuntzan idazten duten gu bezalako pertsonarik  dagoen bitartean, bai, guk irakurriko dugulako

 Blogak gure iritziak eta lorturiko informazioa denen artean banatzeko leku bat da eta nik ere berdin egiten dut nire iritzia hemen utzi, itxaroten, beste norbaitek bere etxeko arratoiarekin jolasean honaino heldu eta nire iritzia berarekin banatzeko asmoarekin.  

 

2006-10-24 07:49 #1

non nahiago duzu nabigatzea, uretan surf tablarekin edo hemen? nik nahiago dut PIRAGUA!

ibaiv

ibaiv 2006-10-26 00:45 #2

<p>Orain Mendi tartean bizitzen nabilela kontuan hartuz Snowari ekin beharko diodala uste dut</p>


Utzi iruzkina: