Aritz Gorrotxategi VS Bake Spamak
Gaur, nire korreo elektronikoan sartzean hainbat mezuren artean Joxe Aranzabalen mezu bat ikusi dut, hau ireki orduko, oraingoan ere asteburu honetan blogean idazteko lekutxoren bat egin beharko dudala ohartu naiz.
Oraingoan, Aritz Gorrotxategik idatzitako testu bati buruz eman behar dugu iritzia; “bake spamak” da horren izenburua; badirudi testuak spamak kritikatzen dituela, baina nire ustez bake erakunde batek, berak eskatu gabe, bidaltzen dizkion mezuetaz kexatzen da. Idazleak testuan erakunde hauen kontra ez dagoela dio, baina niri kontrako inpresioa eman dit; izan ere, testuak spamak baino gehiago erakundeari buruz hitz egiten du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: